Jorge Oteizaren omenean, 'Grafika' erakusketa Zarautzen

Jorge Oteizaren omenean, 'Grafika' erakusketa Zarautzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jorge-oteizaren-omenean-grafika-erakusketa-zarautzen/@@download/image/oteiza_grafika_1366362170.jpg
2013/04/19
berria
Oteizaren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira, 'Grafika' erakusketa kolektiboa ikusgai da maiatzaren 5a bitarte, Zarauzko Ispilu Arte galerian. Erakusketa osatzen duten artisten lanen bildumaz haratago, Jorge Otiezaren 'La ley de los cambios' liburuko bi grabatu ere ikusgai dira.


Guztira 24 artisten lanen bildumak osatzen dute Zarauzko Ispilu Arte galerian dagoeneko zabalik den 'Grafika' erakusketa. Antoni Tàpies, Nestor Basterretxea, Jose Luis ZUmeta, Monir, Javier de Juan, Nori Ushijima, Legorburu-Ormazabal, Dora Salazar, Ortiz de Elgea, Lola Sarratea, Juan Azurmendi, jesús Elizaicín, Baroja Collet, Xanti Iruretagoiena, Josep Moscardó, Iñaki Ruiz de Eguino, Chari Goyeneche, Alberto Rementería Aitor Sarasketa eta Javier Herrero artistek, besteak beste.

Erakusketa aipatutako artisten litografiek, grabatuek eta serigrafiek osatzen dute, artista oriotarraren 'La Ley de los Cambios' liburuko grabatuekin batera. Erakusketa apirilaren 12an zabaldaldu zuten eta maiatzaren 9ra bitarte zabalik izango da Zarauzko Ispilu Arte Galerian.

Ordutegia:


  • Asteazkenetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara
  • Larunbatetan: 12:00etatik 14:00