Jonathan dortoka

182 urte bete ditu munduko izaki bizidunik zaharrenak. Dipsochelys hololissa espezieko dortoka erraldoia da Jonathan, eta Mark Capes itsasoaz haraindiko britainiar lurrraldeetako gobernadorearen Santa Helenako bizilekuan bizi da Myrtle, Fredrika, David eta Emma dortokekin batera. Espeziearen bizi-itxaropena 250 urtekoa den arren, bertako biztanleek prest dute jada Jonathanen agurra: oskola babestu eta ikusgai jartzeaz gain, brontzezko estatua ere egin nahi diote.