Jon Serrano, Goyaren bidean berriro

Jon Serrano, Goyaren bidean berriro Bere bigarren Goya eskuratu dezake... animo! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jon-serrano-goyaren-bidean-berriro/@@download/image/Goya-efectos-especiales-Jon-Serrano-y-David-Heras-Handia-605x355.jpg
2018/12/14
albiste-laburra
Bere bigarren Goya eskuratu dezake... animo!
Jon Serrano, Goyaren bidean berriro

Goya sarietako hautagaitzen berri eman dute, eta bigarren urtez jarraian, Jon Serrano donostiarra izendatu dute efektu berezi onenen sailean. Paul Urkijok zuzenduriko Errementari filmari esker lortu du izendapena berriz ere, David Herasekin batera.

Hain zuzen, Handia filmeko efektu bereziak egiteaz arduratu zen iaz Drama FX enpresa. Bertako kidea da Jon Serrano (Bidebieta, 1976). Pelikulako efektu bereziengatik Goya sarietarako izendatu eta irabazi egin zuten otsailean.