Jon Miranderen poesia Elena Setien, Grande Days eta Xabier Erkiziaren ahotsetan

Jon Miranderen poesia Elena Setien, Grande Days eta Xabier Erkiziaren ahotsetan Elena Setien abeslari eta sortzailea, Grande Days post-rock taldea eta Xabier Erkizia soinu ekoizlea Jon Miranderen poesiarekiko miresmenak batu ditu. Elkarlan horren emaitza urriaren 4an entzun ahalko da Donostiako Antzoki Zaharrean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jon-miranderen-poesia-elena-setien-grande-days-eta-xabier-erkiziaren-ahotsetan/@@download/image/Mirande-644x1024.jpg
2020/09/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Elena Setien abeslari eta sortzailea, Grande Days post-rock taldea eta Xabier Erkizia soinu ekoizlea Jon Miranderen poesiarekiko miresmenak batu ditu. Elkarlan horren emaitza urriaren 4an entzun ahalko da Donostiako Antzoki Zaharrean.
Jon Miranderen poesia Elena Setien, Grande Days eta Xabier Erkiziaren ahotsetan

Kontzertu horren osteko egunean diskoa argitaratuko da binilo formatuan Forbiden Colours zigiluaren bidez. Kontzertura joateko interesa duenak sarrerak jada salgai ditu. 

Beasaingo Igartza jauregian Elena Setien eta Grande Days taldeak batera jo zuten. Bertan sortu zen Jon Miranderen olerkiak musikatzeko ideia. Ondoren Xabier Erkizia gehitu zitzaien eta elkarrekin grabatu dute Mirande izeneko diskoa. Beñat Sarasola idazleak testu bat ere gehitu dio diskoari eta Koldo Almandoz zinemagileak ere proiektuan parte hartu nahi izan du. 

Ez da lehen aldia izango Miranderen poemak rock doinuetara itzultzen direna. Hertzainak eta Zarama taldeek Eder Bati eta Oianone olerkiak musikatu zituzten hurrenez hurren. Niko Etxart ere ausartu zen Eresi, Ortziren ttunttuna eta Ametsetarik olerkiei musika jartzen. Zerrenda ez da hor geratzen ordea: Imanol kantaria, Mikel Markez eta Antton Valverde ere animatu ziren Miranderekiko miresmena adieraztera. 

Oraingoan Elena Setien, Grande Days eta Xabier Erkiziaren unea da. Goza dezaegun sortzailea hauek Miranderen poesietatik abiatuta eskaintzeko dutenaz!