Jon Maiaren "Bihar" manifestutik bestemundubat.eus webgunea sortu da

Jon Maiaren "Bihar" manifestutik bestemundubat.eus webgunea sortu da Atarian edonork eman ahal izango du atxikimendua bertan eskegita dagoen manifestuari. Gainera, webgunea bisitatzen duenak manifestuak iradokitzen dizkion ideiekin bere ekarpenak egiteko aukera izango du testu, marrazki, audio, bideo edo musikaren bidez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jon-maiaren-bihar-manifestutik-bestemundubat-eus-webgunea-sortu-da/@@download/image/mundua.jpg
2020/06/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Atarian edonork eman ahal izango du atxikimendua bertan eskegita dagoen manifestuari. Gainera, webgunea bisitatzen duenak manifestuak iradokitzen dizkion ideiekin bere ekarpenak egiteko aukera izango du testu, marrazki, audio, bideo edo musikaren bidez.
Jon Maiaren "Bihar" manifestutik bestemundubat.eus webgunea sortu da

Pandemia honegatik sortutako krisia hasi zenetik Jon Maia bertsolariak beharra izan dutenentzat edo kaltetuak atera direnentzat poema pertsonalizatuak idazten aritu da. Honela guztira 280 poema-bertso pertsonalizatu baino gehiago sortu ditu isolamendua gainditzeko zubi gisa. 

Borondatez egiten ari den lan honetatik abiatuta, eta ezagutzen ari den errealitateak hunkituta bertsolariak Bihar manifestu poetikoa idatzi zuen testu eta baita grabatu ere. Manifestu hau Amaiak irakurtzen du, ebakuntza egin berri zaion eta ospitalean dagoen neska batek, eta testua kosta ahala zabaldu behar dela uste du. Horrela, Tromsø,  Norvegian, Artiko polarrean bizi diren Dori eta Chris-i bidaltzen die, hauek, poloko hotzean bertan ere, testuak barne emozio eta indar bera sortzen duela egiaztatzen dute. Adierazpena zabaldu behar dela sinetsita, ingelesera itzuli eta grabatzen dute. Bihar manifestuak bere ibilbidea egiten jarraitzen du sare sozialetan eta telefono bidezko mezularitzako aplikazioetan, hizkuntza gehiagotara itzultzen hasten delarik. Hala, hamabi hizkuntzatara itzulia izan da idatzia jada.

Testua informatikari batengana ere iristen da eta izaten ari den hedapena kontuan hartuta, webgune bat egiteko proposamena egiten dio Maiari, mundu osoko jendeak atxikipena eman dezan. Bestalde, mapa interaktibo bat egiteko aukera eskaintzen zaio bertsolariari. Hala, sortutako webgunean edonork eman ahal izango dio atxikimendua manifestuari eta maparen bidez, munduko zein bazterretatik egin duten bat testuarekin ikusi ahal izango da. Mapa horrek ahalik eta atxikimendu gehien lortzea da asmoa orainHorrekin batera, webgunea bisitatzen duenak Bihar manifestuak iradokitzen dizkion ideiekin bere ekarpenak egin ahal izango ditu testu, marrazki, audio mezu, bideo edo musikaren bidez.

Honi hasiera eman ziotenen esanetan beraiek hasiera baino ez dira izan. Euren helburua borondateen eta indarren batura lortzea da, krisi hau kontzientzia eta aukera bihurtzen laguntzeko sinergia bat lortzea, eta katearekin jarraitzea ideia hau zabalduz: bai, beste mundu bat posible da eta, gainera, orain inoiz baino gehiago, beharrezkoa da. Beraiek ibai txiki hau askatu dute, tantaz-tanta itsaso bihurtzea espero dutena.