Jon Barberena: "Topikoek, plastikozko elkarrizketek, gehiegikeriek... hozten naute"

Euskal Herriko hamaika plazatan aditu dugu Jon Barberena bertsotan. Elizondon jaio zen baina Erratzun bizi da eta paraje horietan panorama nahiko pattal dagoela aitortu digu.
Antropologian Lizentziaduna eta Heziketa Fisikoko irakaslea zara. Zenbateraino da garrantzitsua forma fisikoa sexurako?
Zinez garrantzitsua da! Errendimenduarengatik baino gehiago, praktikatzen denaren seinale delako...
Basati samarrak omen zarete baztandarrak. Honetan, basakeria ala goxotasuna nahiago?
Kontrakoa ematen badu ere, arras goxoak gara, baina topikoak hausteko probatzea da gakoa!
Zein duzu nahiago: neguko freskura ala udako epeltasuna?
Artzek gure bazterrak lanbroak izkutatuta maite baditu ere, guk lainoz inguratutako bailaran eguzkia eta beroa behar izaten dugu barrena askatzeko!
Inoiz izan al duzu gogoratzeko moduko esperientzia erotikorik jarraitzaile batekin?
Sekula ez. Jarraitzaile gutxi ditudanaren seinale!
Baina Baztan alde horretatik nola dago sexuaren panorama?
Gaizki. Gure ttuku-ttuku izaera omenduta, nahiko itxiak gara sexu kontuetan ere. Unibertsitatean master bat egiteko adina denbora behar izaten da norbait limurtzeko.
Tradizioaren ala eraberritzearen aldeko?
Egungo bizitzan biziraun nahi duen edozein tradiziok etengabe eraberritu behar du.
Zerk limurtzen zaitu?
Margo beltzetan nabarmendutako begirada sarkor batek.
Eta zerk hoztu?
Topikoek, plastikozko elkarrizketek, gehiegikeriek…
Eta bukatzeko, zein da bat-batekotasunak honetan duen tokia?
Aski garrantzitsua da. Sistemak gure bizitzak programatu ditu egunerokoa monotonoa bihurtu arte. Horregatik, izan gaitezen pertsona askeak sexuan behinik behin!