Jokoteknia Bideo Jokoen III. Euskal Jardunaldia martxan!

Jokoteknia Bideo Jokoen III. Euskal Jardunaldia martxan! Azaroaren 28an egingo dute, Bilboko Euskararen Etxean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jokoteknia-bideo-jokoen-iii-euskal-jardunaldia-martxan/@@download/image/logoDefinitiboa.png
2020/11/10
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Azaroaren 28an egingo dute, Bilboko Euskararen Etxean.
Jokoteknia Bideo Jokoen III. Euskal Jardunaldia martxan!

Abian da Jokoteknia Jardunaldiaren III. edizioa; bertan, euskal bideo-jokogintza industriako aditu eta jokalariak batera jarriko dituzte momentuan dauden proiektu interesgarriak ezagutu, industriaren diagnostiko bat egin eta aurrera begirako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko asmoarekin. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatuko dira.

Aukera bikaina izango da bideo-joko munduko arlo ezberdinetako jendea elkar ezagutu, ideia berriak hartu eta sinergia berriak sortzeko. 

Goiz oso bateko jardunaldia izango da, tartean atsedenaldi batekin. 30 minutuko 4 hitzaldi eta bertako ikasleekin osatutako mahai inguru bat.