Bideo-jokoen negozioaren modelo aldaketa

Bideo-jokoen negozioaren modelo aldaketa Bideo-jokoak sekulako negozioa dira. 2018an "Fornite"-k 2.000 euro baino gehiagoko irabaziak izan zituen, inoiz bideo-joko batek batu duen kopururik handiena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jokoa-adikzio-bilakatzen-denean/@@download/image/guia-videojuegos-adiccion.jpg
2020/01/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bideo-jokoak sekulako negozioa dira. 2018an "Fornite"-k 2.000 euro baino gehiagoko irabaziak izan zituen, inoiz bideo-joko batek batu duen kopururik handiena.
Bideo-jokoen negozioaren modelo aldaketa

Fornite doako jokoetan ezagunena da. Joko hauek hasiera batean ez diote dirurik eskatzen jokalariari, ondoren ordea gastu txikiak "gomendatzen" hasiko dira hobekuntzak lortzeko. Azken txosten baten arabera joko digitalen irabazien %80 transakzio mota hauetatik dator.

Bideo-jokoen negozio modeloa aldatzen ari da. Orain dela 30 urte, arcade makinak etxeko kontsolengatik aldatu zirenetik modeloa ez du aldaketarik jasan: jokalariek hasieran ordaindu beharra zuten jolastu nahi bazuten. Jokoak errentagarriak ziren transakzio bakar horrengatik.

Alabaina, modelo hau zaharkitua gelditu da smartphonen sorrerarekin batera. Ordutik jokoak doan eskaintzen hasi dira konpainiak, jokoaren barruan erosketak egiteko aukera emanez. Modelo honek horren ondo funtzionatzen duenez ordenagailu eta kontsoletara ere zabaldu da, baita hasieratik ordaindu beharreko jokoetara ere, hala nola Star Wars Battlefront II edo FIFA.

Horrela, mikrotransakzioak jokoa baino negozio bilakatu dira. Mekanika berri hauengatik bideo-jokoek formula oldarkorrak jarri dituzten martxan erabiltzailea jolasten mantentzeko. Adituek diotenez negozio aldaketa honek bideo-jokoen adikzioa sustatu dezake.

Joko asko orain online izateak komunitate sentsazioa sortzen du, pertenentzia sentsazio bat. Bizitza errealean bullying-a jasaten duen gazte lotsatia bazara, baina online unibertsoan oso errespetatua den norbait, mota honetako jokoetan babesteko tentazioa edukiko dezakezu.

Bada ordea beste faktore bat kontuan hartu beharrekoa belaunaldi berrietako jokoetan: erretentzio teknikak. Jokalariek jokoak gehiago erabili ditzaten mekanismo ugari daude. Bideo-jokoak gure denbora eskuratu nahi dute Netflix edo Youtubek egiten duen moduan “hurrengo atala” edo “hurrengo bideoa” erreproduzitzeko gomendatzen dizunean bezala. Bideo-jokoen konpainiek diru gehiago xahutu dezazun nahi dute, ondoko supermerkatuak bi baten prezioan bezalako eskaintzak jartzen dituenean bezala. Supermerkatuek baino barneratze gaitasun handiagoa dute bideo-jokoek ordea, eta ez dago erregularizatua.

Alabaina, modelo berriak baditu alderdi positiboak ere. Adibidez muga ekonomikoak deuseztatu ditu. Nahi duenak modako jokora jolastu dezake dirurik gabe ere, eta hori oso positiboa izan daiteke, beti ere ez bada ahazten jokoaren atzean inbertsio hori errentagarri bihurtu nahi dutenak daudela, eta horregatik jokalaria konbentzitu beharra dutela jokoan gauzak erosteko. Gauza da jokalariak konbentzitzeko modu batzuk besteak baino gardenagoak direla. Hor dago gakoa. Oreka bilatu beharra dago hor. Garrantzitsua da etikaz hitz egitea eta marra gorria non jarri behar den zehaztea, ondo bereiziz adin txikikoen jokoak eta helduentzat direnak. Horretaz kontziente izanik gozatu bideo-jokoek eskaintzen dituzten unibetsoez!