John Berkhoutek gazteei zuzendutako kontzertua egingo du Albaolan

John Berkhoutek gazteei zuzendutako kontzertua egingo du Albaolan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/john-berkhoutek-gazteei-zuzendutako-kontzertua-egingo-du-albaolan/@@download/image/john-berkhout--_1451994797.jpg
2015/06/04
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Kutxa Fundazioaren #IzanEzberdin programaren eta Garoa liburu-dendarekin elkarlanean,12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako John Berkhouten Paperezko Kontzertu berezia antolatu dute datorren ekainaren 12an, 20:30tan, Pasai San Pedroko Albaola Itsas Faktorian.


Kontzertua ekainaren 12an 20:30etan hasiko da Albaolan, eta bertaraino txalupaz joango dira. 19:30etan Herrerako Ospitalilloko kaian elkartuko dira, eta 19:45etan txalupaz joango dira John Berkhout taldeak, gosegarri gisa, kontzertu laburra egiten duen bitartean.

20:30etan Albaola Itsas Faktorian lehorreratu eta emanaldi akustikoak jarraituko du ondoren. 12 eta 17 urteko gaztea bazara, eta aukera hau galdu nahi ez baduzu, dagoeneko zabalik da izena emateko epea. Kutxabankeko kontua dutenek 8,50 eurotan erosi ahal izango dute sarrera, eta Gazte Txartelaren bitartez, aldiz, 10 eurotan.