Joe Lally, Fugaziren etenaldiaren ondoren

Fugazi taldeko baxu jotzaile ohia Bilbon ariko da hilaren 15ean. There to Here diskoko doinuak eskainiko dizkigu Lallyk.
Fugazi rock banda independenteak 2003an etenaldia egitea erabaki zuenetik, taldekideak hamaika egitasmotan dabiltza: Ian MacKayek The Evens pop bikotea eratu du Amy Farinarekin; Guy Picciotto ekoizle lanetan dabil; Brendan Cantyk rock filmazioak egiten ditu Trixie bere ekoizpen etxearekin, eta Joe Lallyk, gure artikuluaren protagonistak, Tolotta zigilu txikia abiatu du, lantzean behin beste musikari batzuekin jotzen du tartean Red Hot Chili Peppers taldeko John Fruscianterekin eta iaz bakarkako estreinako diskoa argitaratu zuen: There to Here.
Joe Lally Bilboko Santana 27 aretoan ariko da, irailaren 15ean. Beraz, jatorrizko bandan funk kutsudun baxu lerro ahaztezinak sinatu zituen gizonaren azken egitasmoa izango dugu hizpide. There to Here diskoko kantak ekarriko baitizkigu Lallyk Bilbora. Kontzertuan Zu Italiako banda izango du lagun Washingtongoak.
There to Here ez da Fugaziren zale amorratuek espero duten diskoa. Nahikoa disko biluzia da, minimala. Jarraitzaileek Lallyren ahotsa entzuteko aukera izan zuten Fugaziren Red Medicine diskoko By You kantan, eta ahotsa da, hain zuzen, instrumentu nagusia bakarkako egitasmo honetan. Kantek ere gai sozial eta politikoak dituzte hizpide, eta esan bezala, Lallyren eztarria da nagusi; gerra ardatz duen Sons and Daughters abestian, esaterako, baxu jotzailearen ahotsa besterik ez da entzuten.
Lallyren hainbat lagunek ere parte hartu dute diskoan; Guy Picciotoren gitarra hots zorrotzak entzuten dira All Must Pay eta There to Here doinuetan, adibidez. Disko interesgarria da, arras pertsonala, eta zenbat eta gehiagotan entzun orduan eta hobeto sartzen da; goxo-goxo.
Hala ere, Joe Lallyren Bilboko zuzenekoak berezitasun batzuk izango omen ditu. Batez ere, Zu hirukotearen laguntza izango duelako. Zu banda Berako Ertz jaialdian izan zen 2005ean; hardcore testuinguru batetik abiatuta, jazz, funk, no wave eta esperimentaziorako eremuetan sartzen da italiako taldea.