“Joe Gibbs productiones”

“Joe Gibbs productiones” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/joe-gibbs-productiones/@@download/image/38p17-4.jpg
2004/02/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
38.zenbakia
Galdera: Nolako garrantzia dute ekoizleek reggae musikan? Erantzun laburra: Izugarria —erantzun luzeak liburu bat idazteko adina emango luke—. Jamaikan produktoreak jainko ahalguztidunak dira; musika konposatzen dute, musika hori zein musikarik joko duen eta zein abeslarik abestuko duen erabakitzen dute. Grabazio estudioak dituzte, banaketa katea kontrolatzen dute, eta noski, etekin ekonomiko gehiena ateratzen dute. 70eko hamarkadan Joe Gibbs izan zen jainko horietako bat. Orain, Soul Jazz diskoetxe kuttunak, Gibbsen oinarri erritmiko klasiko eta arrakastatsuekin abeslari ez oso ezagunek egindako bertsio gehienak berreskuratu ditu. Altxorra osatzeko harribitxi berria.