“Jo ta ke” ****

“Jo ta ke” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jo-ta-ke/@@download/image/sparteens_jo_ta_ke.jpg
2009/05/04
kritika
Testua: Jasone Sears
The Sparteens
96.zenbakia
“Jo ta ke” ****
Aitortu beharra dut: The Sparteens-en “komunikatu” bakoitzak irribarrea eragiten dit. Hau da hau harrikada jatorra, euskal twistaren enbaxadore hauena! Oraingoan, Su ta Garren Jo ta ke ezagunaren bertsioarekin etorri zaizkigu karaoke, making off eta guzti! Euskal heavyaren puristek bekatutzat hartuko dute, baina niri sekulako puntazoa iruditu zait. Gainera, emaitza atsegin edo ez, musika oso ondo landu dute, eta aurkezpen ezin originalago batekin atondu. Eta garrantzizkoena: ukiezinak ziruditen eremuak eraldatzeko ausardia erakutsi dute.