Jia Zhangke laburren zuzendari

Azken urteetan Txinan egin diren filmik esanguratsuenak zuzentzetik harago, Jia Zhangke ezaguna da bere herrialdeko zinemagintza mundu zabalean ezagutzera emateko egin duen ahaleginagatik. Bada orain, munduan egiten den zinemagintza eramango du Txinara, formatu txikian. Jia Screen izeneko ataria zabaldu du eta, bertan, hileroko kuota baten truke, txinatarrek astero bi film labur berri ikusi ahal izango dituzte.