Jeunetek bi eleberri eskuartean

Bai, Amelie (2001) ezagunaren zuzendaria da Jean Pierre Jeunet, baina beste film batzuk ere egiten ditu! Azkena, oraintsu gurean izan dugun Micmacs. Eta aurrera begira, bi eleberriren moldaketak ditu buruan zuzendari frantziarrak. Bata, The Selected Works of T. S. Spivet, zeina Alien Resurrection (1997) basaren ostean, AEBetan eta ingelesez errodatuko duen bigarren filma izango den. Bestea, Red Leaves, heriotza baten ostean familia ustez zoriontsu baten sekretu ilunak azaleratuko dituena.