Jesuita mafiosoak?

Jesuita mafiosoak? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jesuita-mafiosoak/@@download/image/2009227815594p58Silence.jpg
2012/12/13
berria
Martin Scorsesek amaitua du bere hurrengo lana: Shutter island. Baina gizonak ez daki geldirik egoten eta proiektu berri batekin bueltaka hasi da. Gauzak ez badira okertzen, Martinen hurrengoa Silence izanen da. XVII. mendeko Japonian girotua, itxuraz mafiarekin zerikusirik ez duen pelikula da. Protagonistak bi jesuita dira, kideen bila Japoniara abiatu eta giro bortitza aurkituko dute. Daniel Day-Lewis eta Benicio del Toro lirateke protagonistak eta, haiekin batera, Gael Garcia Bernal izango omen da.