Jerusalemen ere intsumisioa

Jerusalemetik albiste bitxia heldu zaigu: gazteei soldadutzari iskin egiten laguntzen diela eta, epaitu egingo dute New Profil, intsumisioaren aldeko taldea.
Intsumisoak eta kontzientzia objetoreak ugaritu egin dira Israelen. Iaz, derrigorrezko zerbitzu militarra egitera deitutako gazteen %28k ez zuen soldadutza egin, hainbat arazo eta gaixotasun aitzakiatzat jarrita. New Profilek soldadutzari "ihes egiteko" estrategiak gomendatzen ditu www.newprofile.org gunean; diagnosi zaileko gaixotasunak argudiatzea, besteak beste. Hortik taldea auziperatzeko erabakia. Bakea urrun dago Hiri Santutik!