Jendarteko sexualitatea (III)

Jendarteko sexualitatea (III) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jendarteko-sexualitatea-iii/@@download/image/69p17_1365097066.jpg
2006/12/01
erreportajea
Gaztezulo
Jendarteko sexualitatea (III)
Jakin beharreko 23 kontu gehiago (III)

47  Anderastia: Mutil edo neska izan, mutilenganako erakarpena sentitzea.

48  Aniztasuna! 
Iletsuak, argalak, titi-handiak, beltzaranak, luzeak, burusoilak, lodiak… Zorionez, gutariko bakoitzaren sexuatze-prozesua errepika ezina da. Bereziak gara denok.

49  Aurreiritzi madarikatuak!
Jarrerengatik, janzkerarengatik, itxurarengatik… ezagutu aurretik, pertsonak epaitzeko joera madarikatua.

50  Berezitasunak edo patologiak?
Sadismoa, masokismoa, bollerismoa… Gure jendartearentzat, piztia arraro edo gaixoak dira. Onartzeak beldurra ematen digu, baina denok ditugu berezitasun horien dosi txiki edo handiagoak, eta horrek ez du zertan txarra izan beharrik.

51  Desiraren dikotomia apurtu!
Neskek hitz egitea eta besarkatzea gogoko omen dute, eta mutilek, berriz, txortan egitea eta galderarik ez erantzutea. Ez da horrela, baina: era guztietako behar eta desirak dituzten neska eta mutilak daude. Dikotomiak apurtu eta topikoak hautsi!

52  Dimorfismo sexualik bai?
Emakume eta gizon puruak. Soilik gizonezkoen ezaugarriez osatutako gizonak, eta soilik emakumezkoen ezaugarriez osatutako emakumeak. Horrelakoak ez dira existitzen.

53  Eskubide berdintasuna.
Nire eskubidea eta zurea, non dago bien arteko muga? Emakume edo gizona izan, desira erotikoaren orientazio sexuala era batekoa edo bestekoa izan… guztiok eskubide berak izan behar ditugu!

54  Egonikoa:
Emakume sentitzen dena.

55
  Egoandrikoa: Gizonezko sentitzen dena.

56  EHGAM:
Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Mugimendua.

57  Elkarbizitza:
Jendartean bizitzea.

58  Ginerastia:
Neska edo mutila izan, neskenganako erakarpena sentitzea.

59  HIESa:
Organismoaren defentsa sisteman eraso egiten duen birusa.

60  Homofobia:
Homosexualak diren emakume eta gizonekiko gorrotoa, beldurra eta diskriminazioa.

61  Intersexualitatea:
Dimorfismo sexualaren kontrakoa. Infinitu era dago emakume eta gizon izateko; sentiberak diren mutilak, bibotedun emakumeak, ahots meheko gizonak…

62  Jendartearen presioa:
Presioa bikotea izateko, presioa praktika erotikoak astero edo egunero edukitzeko, presioa masturbatzeko.  Ingurukoek zerbait egiteak, ez du esan nahi zerbait horrek zuretzat ere ona izan behar duenik.

63  Maiteminduaren sukarra: 
Euforia, ongizate sentsazioa, bat-bateko umore aldaketak, bihotz taupadak azkartzea… Sentsazio hauek guztiak garunean hasten dira, sistema linbikoan. Aditu batzuen ustez, euforia horren efektu neurokimikoek gehienez  lau urte irauten dezakete.

64  Morala:
"Ona" eta "txarra" bereizteko,  bakoitzak eraikitako irizpideak. Kontuz moralkeriarekin! Itogarria izan daiteke!

65  Orgia:
Hiru uzki, hanka bat, usain ezberdinak, titi ugari, igurtziak… pertsona askoren artean egin daitekeen sexu festa.

66  Politikoki zuzena izatea:
Jendarteak zuregandik espero duena betetzea: sexu praktikak kalean ez egitea, ezkutuan eta intimitatean aritzea… ezartzen dizkiguten eredu eta arauak kolokan jarri gabe, horiei txintxo-txintxo men egitea.

67  Transexualitatea
: Identitate sexuala eta bere anatomia sexuala gatazkan duen pertsona.

68  Sexualitateak:
Pertsonak adina sexualitate dago: hori da benetako ekuazioa. Emakume edo gizon izan, bizitzeko infinitu era dago.

69  Sexualitate eredua:
ikasitako sexualitate ereduak, heziketak, harremanek, askotan baldintzatu egiten dute sexualitatea bizitzeko era, desira, orientazio sexuala. Eredu asko dago, topa ezazu zurea.