Jazpana Fest jaialdia egingo dute Beasainen hilaren amaieran

Jazpana Fest jaialdia egingo dute Beasainen hilaren amaieran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jazpana-fest-jaialdia-egingo-dute-beasainen-hilaren-amaieran/@@download/image/20101012987jazpana2010.jpg
2012/12/13
berria
Jazpana Fest jaialdia egingo dute Beasainen hilaren amaieran
Urriaren 29an hasi eta 31ra arte, Bernedoeneako aparkalekua musikaren, dokumentalgintzaren eta argazkigintzaren plaza izango da. Besteak beste, Delorean taldeak emango du doako kontzertua.

Beasaingo hainbat gaztek 2009 urtean sortutako ekimena da Jazpana hau, aurten elkarte kultural ere bilakatu dena. Herrian askotariko ekitaldi kulturalak sustatzea dute helburu eta ahalegin horretan zutabe garrantzitsua dute urri amaierako jaialdi hau. Bi printzipio garrantzitsuri erantzuten dio Jazpanak: doako kultur eskaintza bermatzea batetik, eta merkatal zirkuituetan ahotsik ez duten talde txikientzat hauspo lana egitea bestetik.

Izenak ere badu bere historia. Antza, garai batean Beasain eta inguruetako gazteak baserrietatik herriko plazara jaisten ziren Jazz Banden doinuekin dantzatzera. Hizkuntza herrikoiak, baina, azkar aldatu zien izena musika talde haiei, eta Jazpana bilakatu ziren.
Gaur egun, inguruko gazte gehienak ez dira baserrian bizi, baina ruralak izanik beren burua postmodernotzat jotzen dutela aldarrikatu nahi dute; herrian bizi arren mundura begira daudelako.

Primerako egitaraua prestatu dute, xehetasun osoz www.jazpana.com atarian kontsulta daitekeena. Bestalde, edozein zalantza izanez gero, jazpanafest@live.com helbidera igor dezakezue.

OSTIRALA, URRIAK 29
17:00. 3x3 Saskibaloi txapelketa.
17:00. Argazki Rallyaren hasiera.
19:00. Guitar Hero Lehiaketa.
22:00. Kontzertuak: Poderosa Afrodita, Keä, Peachy Joke eta Cheap Time.


LARUNBATA, URRIAK 30
16:00. Skatea.
18:00. Arratsaldeko kontzertuak: Otherside, El Cerdo que Grunge, Mothership, eta Simca.
22:00. Gaueko kontzertuak: Nueva Vulcano, Mujeres, Tokyo Sex Destruction eta Delorean. + DJ Charlie Fáber.


IGANDEA, URRIAK 31
19:00. Txile tour dokumentala.
22:00. Jaz & Monger DJ Session.
Bukatzeko: Argazki Rallyaren amaiera.