Jaume Balaguero New Yorkera

Jaume Balaguero New Yorkera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jaume-balaguero--new-yorkera/@@download/image/20096241871Jaume_Balaguero.jpg
2012/12/13
berria
Jaume Balaguero  New Yorkera
41 urte besterik ez izan arren, Jaume Balaguero zuzendari kataluniarra erabateko erreferentzia bihurtu da beldurrezko eta fantasiazko zineman. Balaguero abila da giro klaustrofobikoak sortzen —Los sin nombre (1999), Darkness (2002), Rec (2007)— eta ikuslea arnas-estuka jartzen. Orain, Bartzelonako bazter ilunak utzi eta New Yorkera egingo du salto Balaguerok. Flatmate proiektua zuzenduko du etxe orratzen hirian.