Jatorrizko Bourne bueltan?

Jatorrizko Bourne bueltan? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
albiste-laburra
Jatorrizko Bourne bueltan?
Behin baino gehiagotan adierazi izan du Matt Damonek gustura sartuko litzatekeela berriro ere Jason Bourne agentearen azalean. Hori bai, horretarako, baldintza bakarra jarri izan du: filmaren zuzendaria berriz ere Paul Greengrass izatea. Eta badirudi, baldintza hori bete egingo dela. Antza, Damonen hiru filmen lekukoa hartu zuen Jeremy Renner protagonista zuen The Borune Legacy filmaren jarraipena atzeratu egingo da, eta Universal Picturesek Greengrass eta Damoni euren proposamena gauzatzeko aukera eskaini die.