Jasmin Paris korrikalariak historia egin du Barklay Marathons gogorrean

Jasmin Paris korrikalariak historia egin du Barklay Marathons gogorrean Berrogei urterekin, probaren bost itzuliak burutu dituen lehen emakumea bihurtu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jasmin-paris-korrikalariak-historia-egin-du-barklay-marathons-gogorrean/@@download/image/jasmin-paris-2-6602b68d003bd.jpg
2024/04/03
Berrogei urterekin, probaren bost itzuliak burutu dituen lehen emakumea bihurtu da.
Jasmin Paris korrikalariak historia egin du Barklay Marathons gogorrean

Jasmin Paris, ultrarunner-ak, 40 urte ditu, albaitaria da, Edinburgoko unibertsitateko irakaslea eta bi seme-alaben ama. Barklay Marathons gogorreko bost itzuliak burutu dituen lehen emakumea bilakatu da bere 35. edizioan. Lorpena 59 ordu, 58 minutu eta 21 segundotan egin du.

Urte hauetan guztietan zehar, soilik hogei pertsonek lortu dute maratoia oso osorik egitea. Izan ere, Barkley Marathons, GaryLazarus Lake” Cantrell-ek sortua, planetako lasterketarik latzena bezala da ezaguna.

Ibilbideak atletak desafiatzen ditu, batzuetan mendi aldapatsuekin, besteetan landaretza zerratu batek inguratuz. Korrikalariek bost itzuli osatu behar dituzte, guztira 170 kilometro 16.500 metroko desnibelarekin, eta gainera 60 ordu baino gutxiagoa egin beharra dute. Jasmin Paris-ek hirugarrenez parte hartu du maratoi gogor honetan eta oraingoan historia egin du.

“Niregatik egin dut eta oso pozik nago. Baina pozten naiz mundu osoko emakumeengatik egin izana ere. Ez soilik korrikalariengatik, baizik eta erronka bat onartu nahi duen, baina agian, behar duen konfiantza ez duen, emakume ororengatik (…) Oraindik kitzikagarria zait nire buruari erronkak ezartzea, batez ere ez badakit egin ahalko ote dudan. Txepela dirudi hau esatea, baina zure burua hobeto ezagutzeko aukera duzu, bizitza errazten dizun hori alde batera uzten baduzu” esan du Paris-ek The Guardian egunkariarentzat elkarrizketa batean.