Jarrera festa

Sexuak makina bat aukera eta jarrera eskaintzen dizkigu. Onena guztiak probatzea da. Horrela, zein aukera dugun gustukoen jakingo dugu. Hori bai, kontuan izan sexuan aritzea ez dela txapelketa bat, gozamena helburu duen jolasa baizik. Lotsarik ez, eta ekin iezaiozu lanari.
Orgatila
Orgatila egin nahi duenak, jakin dezala malgutasun fisikoa behar dela horrela txortan egiteko. Onena, ohe bati, aulki bati, mahai bati edo zerbaiti eutsita egitea da. Atzean dagoenak hanketatik heltzen dio bikotekideari, eta azken horrek hankak bestearen ipurdi atzean edo bizkarrean gurutza ditzake, beste helduleku bat izateko. Begi bistakoa da, atzean dagoenak agintzen duela: erritmoa jarri, bultza egin Aurrekoak jaso besterik ez du egiten. Jarrera hau, oso kitzikagarria da, batez ere, atzean dagoenarentzat, bikotea atzetik hartzea oso kitzikagarria da eta. Desabantaila? Eskuak libre geratzen ez direnez, laztan gutxi egin daitezke. Zakila ipurtzuloan zein aluan sar daiteke.
Menderatuta
Neskak gizona mendean hartzen du jarrera honetan, gidari da: harek ipiniko du erritmoa, eta penetrazioa noraino gauzatu haren kontua izango da. Neskak gozamena ziurtatuta du; zakila aluan sakon sar daiteke, mugimenduari esker klitoriak ere gozatzen du... Horrez gain, gertu izango ditu gizonaren barrabilak eta ipurtzuloa, nahi izanez gero, jolasean aritzeko. Gizonak ez du kasik lan egingo. Hori bai, jarrera dela eta, eskura izango ditu emakumearen ipurmasailak eta mokorrak; horiek gozatzea da kontua. Ez kezkatu lehendabiziko aldian asmatzen ez baduzu, praktika pixka batekin nahikoa da.
Zaldia
Zaldiaren aldaera bat dugu honakoa. Emakumea gizonaren gainean esertzen da. Jarrera honen ezaugarri nagusiena? Penetrazioa oso-oso sakona da, emakumea goitik behera mugituz gero. Atzera aurrera ibiliz gero, ez da hain sakona baina bero-bero jartzen ditu bikotekideak. Erosoago egoteko, neskak belaunak ohe gainean ipini ditzake, eta gizonak hankak luzatzeko aukera izango du. Modu horretara, neskak eskuak aske izango ditu, eta bikotekidea laztandu ala klitoria ferekatu ahal izango du. Gorputza atzera bota eta gizonen belaunen gainean jarriz gero, plazerra areagotu dezake. Erraza da, ez da oso nekagarria eta oso oso gozagarria duzu. Proba ezazu inoiz.
Mihi luzea
Mihia laztantzeko eta bikotekideari plazerra emateko tresna garrantzitsua da. Gorputzeko atal guztiak mihizka daitezke: mokorrak, titiburuak, sabela, belarriak Hala ere, toki batzuk besteak baino erogenoagoak dira: hau da, plazer gehiago izaten dugu horietan ukitzen ala mihizkatzen bagaituzte. Alua (sarrera, ezpainak eta klitoria) eta ipurtzuloa dira horietako batzuk. Hori beroa horietan mihia sentitzerakoan! Pixka bat jolastuz gero, behatza sar daiteke, ala zakila (emakumeen kasuan zakil artifiziala erabili ohi dute). Ahozko sexua sekula probatu ez baduzu, oraintxe duzu aukera. Ez zaizu damutuko.
Txorromorroka
Txorromorro jokoa gogora etortzen zaigu jarrera hau ikusita. Honakoa txortan egiteko jarrera basatienetakoa da, eta oso zabalduta dago, Indian eta Afrikan. Mutilek zakila atzealdetik sartzea gogoko dute, eta modu askotara txortan egin daiteke horrela. Hori bai, mutilak hankak igo ahal izateko, ezinbestekoa da ohe baten edo aulki baten ertzean esertzea. Bestela, gizona zutik eta emakumea pixka bat belauniko daudela, egin daiteke, edo biak belauniko daudela. Neskentzako ez da jarrera erosoena. Hala ere, oso atsegin dute: zakila atzetik sartuta, beste jarrera batzuetan ez bezala, zakilak aluaren zenbait toki uki ditzakeelako.
Besarkada
Jarrera hau oso pasionala da. Besarkada erabatekoa da, eta gorputzen zirrikitu ia guztiek elkar ukitzen dute, bikotekideak ia urtuz. Hozkailutik di-da batean ateratzeko moduko jarrera da. Batek besoetan hartzen du bestea, haren ipurdia gogor estututa. Azken horrek, lagunaren ipurdi atzean gurutzatzen ditu hankak, eta larrua jotzera; atzera aurrera, gora eta behera Orain mantso, gero azkarrago Pasioak ezarriko du erritmoa. Jakina, larrua mota honetara jo nahi duenak, sasoi onenean egon beharko du, batik bat bikotekidea besoetan altxako duenak. Bestea zenbat eta arinago izan orduan eta hobe, ezarritako erritmoan kulunkatzeko. Txispatuta egonez gero, hobe beste modu batera jardutea, badaezbada ere.

Durex antisorgailu etxeak, urtero bezala, sexu ohiturei buruzko inkesta egin zuen 2004an. 42 herrialdetako 350.000 lagunek parte hartu zuten inkestan, eta horren arabera, munduan, urtero batez beste 103 aldiz izaten ditugu sexu harremanak. Frantzia, Grezia eta Hungaria dira herrialde sutsuenak, izan ere, batez besteko hori gainditzen dute: hau da, astero ia hiru aldiz aritzen dira. Brasil eta Italia herrialde beroenak direla entzun izan dugu askotan, baina uste hori bertan behera bota du inkestak.Ranking-aren azken muturrean Japon, Hong Kong eta Singapur daude. Eta zenbat denbora ematen dugu sexu jolasetan? Europarrak gara lasaienak, eta horien artean ingelesak eta alemanak dira garaile, 22 minuturekin. Aldiz, azkarrenak thailandiarrak dira, aurrekoen denboraren erdia ematen baitute; 11,5 minutu. Gutxi samar ezta?
Bestalde, inkestak argitu duenez, birjinitatea galtzeko adina aurreratzen ari da: gazteek, bataz beste. 17 urterekin egiten dute lehendabiziko aldiz txortan.

Sexua munduan, 2004an