Jarraitu Ika Mizka 2013 streaming bidez!

Jarraitu Ika Mizka 2013 streaming bidez! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jarraitu-ika-mizka-2013-streaming-bidez/@@download/image/ika_mizka_1381913426.jpg
2013/12/03
berria
Jarraitu Ika Mizka 2013 streaming bidez!
Gaur bertan, goizeko 10:00etatik aurrera, Ika Mizka zirkuituak hirugarren eta azken geraldia egingo dugu Irunen, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultatean. Saio osoa streaming bidez ikusi ahal izango duzu albiste honetan sartuta. Fermin Muguruza, Berri Txarrak taldeko Galder eta Gorka, Tania de Sousa... Ika Mizka ariko dira!



Live streaming video by Ustream

GAZTEZULOk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Ika Mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoaren hirugarren saioa egingo dugu gaur, Irunen, Euskararen Nazioarteko Egunean. Gazteak euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzea eta jarrera aktiboagoak bultzatzea bilatzen du 2013ko Ika Mizka Zirkuitu honek, eta azken saioa izango da honakoa.

Nerea Alias ariko da aurkezle eta dinamizatzaile lanetan, eta goizean zehar bi txanda egingo ditugu: 10:00etan lehena eta 11:40an bigarrena.

Gazteekin mahai inguruan eseri eta beren hausnarketak konpartitzera hurbilduko diren aurpegi ezagunen artean ditugu Fermin Muguruza musikaria, Berri Txarrak taldeko Galder Izagirre eta Gorka Urbizu, Zuloak taldeko Tania de Sousa, Irantzu Pastor argazkilaria, Esne Beltza taldeko Iban Zugarramurdi, Ainhoa Urretabizkaia GAZTEAko esataria, Gari Garaialde argazkilaria, Bad Sound System taldeko Iñaki Otxandorena 'Moro', Danba musika taldeko Aitziber Estanga eta Kristian Amorena musikariak, Donostia 2016 egitasmoko Asier Basurto, Jonas Ormabera 101 Gaztelu telebista saioko lehiakidea, Ane Cazorla Euskadiko judo txapelduna eta 101 Gaztelu saioko lehiakidea, Eneko Axpe 'Maisha MC' 121 Krew eta Patrol Destroyers taldeetako musikaria eta Endika Lahaine 121 Krew taldeko kidea.

Jarraitu saioa zuzenean!