Jarhead **

Sam Mendes zinemagileak astindu ederra eman zion AEBetako gizarte atzerakoiari 1999an American Beauty film ironikoaren bitartez, eta ondoren, 2002an, Road to Perdition gangster film klasiko ederra eskaini zigun. Jarhead honetan, Anthony Swofford idazle eta marine ohiaren izenburu bereko nobelaren egokitzapena dakarkigu Mendesek. Pelikulak, finean, Golkoko lehen gerran Saudi Arabian borrokan aritutako marine gazteen bizipenak islatzen ditu. Ohiko abertzaletasun kerratuak eskaintzen duen iruditik urrun, soldadu gazteen beldurrak, jolasak, txantxak eta mozkorraldiak erretratatzen dira. Aktore taldea erakargarria da, eta argazkia ederra oso. Filma, ordea, anbiguoa eta erdipurdikoa da. Mendesen film eskasena da.