Japoniarren faxak

Faxa janztea modan jarri da Japoniako gizonezkoen artean. Duela gutxi, sabela berdindu eta ipurdia igoarazten duten faxak merkaturatu dituzte Japonian, eta produktuak harrera ezinhobea izan du erosleen artean. Faxak saltzen dituen enpresaren arduradunak adierazi duenez, gizonezkoak ere hasi dira modari erreparatzen eta beren gorputzaz arduratzen.