Janaria alferrik galtzeak dituen ondorio sozial eta anbientalak

Janaria alferrik galtzeak dituen ondorio sozial eta anbientalak Elikagaien eskaera mundu mailan handitzen ari da, eta baita azkar batean aldatzen ere, biztanleriaren haztearekin batera dietetan ematen diren aldaketengatik eta garapen ekonomikoagatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/janaria-alferrik-galtzeak-dituen-ondorio-sozial-nutrizional-eta-anbientalak/@@download/image/sugerencias-evitar-desperdiciar-la-comida.jpg
2019/09/17

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Elikagaien eskaera mundu mailan handitzen ari da, eta baita azkar batean aldatzen ere, biztanleriaren haztearekin batera dietetan ematen diren aldaketengatik eta garapen ekonomikoagatik.
Janaria alferrik galtzeak dituen ondorio sozial eta anbientalak

Landa eremuetako elikagai sistemaren jasangarritasuna hobetzea lehentasun bat da mundu mailan. Orain arte ordea, saiakera guztiak ekoizpenera bideratu dira. Alta, kontsumo arduratsua bultzatzea (dieta jasangarri eta osasuntsuak, janaria alferrik ez galtzea) ezinbesteko estrategia da ingurugiroa zaintzeko eta elikagai jasangarriak eskuratzeko.

Erakunde Batuen garapen jasangarrirako helburuetako bat ekoizpen eta kontsumo arduratsuan erdiratzen da. Honen xede nagusia elikagaia ondatu eta alferrik galduak murriztea da.

Elikagaiak alferrik galtzea desberdintasun iturri
Elikagaiak botatzeak hauen seguritate eta zabalkundean sekulako inpaktua du mundu mailan. Desnutrizioarekin muduan 815 milioi pertsona daude. Sortzen diren elikagaien heren bat desaprobetxatzeak beraz, ezberdintasunak sortzen ditu.

Azken urte hauetan zehar ikerketa asko burutu dira alferrik galtzen den elikagai horiek zifretan jartzeko helburuarekin. Apurka apurka, jakin da janaria botatzeak izan dezakeen eragina ingurunean eta baita pertsonen arteko desberdintasunean ere. Janaria botatzeak eskura ditugun baliabideen erabilera kaskarra erakusten baitu eta hauen alferrikako ondatzea.

Oraintsu burutu diren ikerketek galdera hauei erantzun nahi izan diote: zein dira janaria botatzeak negutegi efektuan edo baliabide naturaletan izan ditzakeen eraginak? Bideragarria al litzateke ingurugiroan hobekuntzak lortzea janaria alferrik galtzea murriztuko balitz?

Ikerketa ezberdinek frogatu dute janaria alferrik galtzea murriztuz gas gutxiago igortzen direla, negutegi efektuaren atzerakadan eragin zuzena edukiz. Horrela egin ezean, botatzen dugun janaria esklusiboki kutsatzera “bideratutako” janaria bihurtzen da. Ez alferrik galduko, ez litzateke beharrezkoa beste batzuk ekoiztea, eta ekoizteak sortzen dituen gasen igorpena gutxituko litzateke.

Adibidez, Europar Batasunean urtean 88 milioi tona hondakin sortzen dira elikagaietatik, eta hauek 170 milio tona CO2 igortzen dituzte atmosferara. Zifra honek mundu mailako igorpenen %8 ordezkatzen du, bada zerbait.

Mundu mailan burutako ikerketa baten ondorioztatu zuen ekoizten den elikagaien %25 alferrik galtzen dela. Baliabide naturalen (ur geza, landatzeko lurrak...) %23 galtzen da elikagaiak ondatzen uzteagatik. Horretaz gain, ikerketak erakutsi zuen “galtzen” diren laboreetako lurra nekazaritzarako Afrikan erabiltzen den lur eremuaren ia berdina dela. Zifra beldurgarriak zinez.