Janari bilketa antolatu du Zaporeak taldeak Euskal Herrian

Janari bilketa antolatu du Zaporeak taldeak Euskal Herrian Hilaren 25 eta 26ean janaria jasotzen ibiliko dira hainbat puntutan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/janari-bilketa-antolatu-du-zaporeak-taldeak-euskal-herrian/@@download/image/120071156_2685027025072948_7265708220244154178_o.jpg
2020/09/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hilaren 25 eta 26ean janaria jasotzen ibiliko dira hainbat puntutan.
Janari bilketa antolatu du Zaporeak taldeak Euskal Herrian

Arroz luzea, makarroiak, lekariak (dilistak, txitxirioak, babarrunak), atuna eta sardinak latan, oliba olioa, espeziak (piperbeltza, piperbeltz zuria, kuminoa, curry-a), esne hautsa eta barra energetikoak. Horiek dira Lesboseko larrialdi egoerari berehalako erantzuna emateko behar dituzten elikagaiak. Zaporeak proiektuak Euskal Herri osoan egingo du bilketa ostiral eta larunbatean, hilaren 25 eta 26ean.

Janaria biltzeko hainbat puntu jarri dituzte hiri eta herrietan; guztietan, goizetik arratsaldera bitarte izango dira ahal beste elikagai eskuratzeko. JARRAIAN TOPATUKO DUZUE ZUEN BIZILEKUKO JASOTZE PUNTUA.

MORIAKO ERREFUXIATUAK, EGOERA LARRIAN

Aurreko astean lehen koronabirus kasua detektatu zuten Lesboseko errefuxiatuen kanpalekuan eta ordutik, ezbeharrak bata bestearen atzetik etorri dira. Ondoren, sute batek 12.000 lagun bota zituen bere etxoletatik, eta noraezean utzi zituen. Greziak indarrez erantzun zuen, eta tiro eremu batean kanpaleku inprobisatu batzuk egin zituen, 3.000 lagunentzako (nahiz eta kalean gelditutakoak 12.000 izan). Gainera, ez diete bertatik ateratzen uzten. 

Zaporeakeko boluntarioek bestalde, itxialdia egin behar izan dute hainbat egunez, koronabirus kasu batengatik; dena den, azkar antolatu dira egunero banatzen dituzten 1.200 janari anoak kozinatzen jarraitzeko.