Janari azkarrak depresioa eragin dezake

Janari azkarrak depresioa eragin dezake Gluzemia tasa altuek depresioa jasateko arriskua eragiten dute ikerketa baten arabera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/janari-azkarrak-depresioa-eragin-dezake/@@download/image/1366_2000 (1).jpeg
2020/08/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Gluzemia tasa altuek depresioa jasateko arriskua eragiten dute ikerketa baten arabera.
Janari azkarrak depresioa eragin dezake

Janari azkarraren kontsumo jarraituak osasun fisikoa kaltetzen duela guztiz frogatuta dago, baina Columbiako Unibertsitateko Psikiatria Fakultatean egindako ikerketa baten arabera, osasun mentalean ere eragin oso negatiboa izan dezake, depresio arriskua eragiteraino.

Ez da elikadura eta osasun mentala elkar lotzen dituen lehen ikerketa, baina ondorioztatu dutenez, Gluzemia tasa altua izateak harreman zuzena du depresio arriskuarekin. Beste modu batera esanda; findutako irinekin eta azukre askorekin egindako janariaz elikatzeak depresioa eragin dezake.

Ikerlariak ez dira gai izan janariaren eta osasun mentalaren arteko lotura horren zergatia topatzeko, baina dirudienez, janari azkarra kontsumitzeak eragiten dituen gaixotasunak (diabetesa, arazo kardiobaskularrak...) buruari ere eragiten diote. 

Eta zer gertatzen da alderantziz? Elikagai freskoak eta osasunerako gomendatuak kontsumitzeak zer eragin ote du gure osasun mentalean? Ikerketaren arabera, zuntz asko duten dietek, fruta eta barazki fresko eta osoekin osatutakoak, azukre oso gutxirekin, osasun mentala zaintzen laguntzen dute. Erromatarrek ziotena berretsi du beraz ikerketa honek: "Mens sana in corpore sano" edo gorputza osasuntsu izateak osasun mentala zaintzen du.