James Franco: Irribarre akademikoa

Saihestezina da. Ezinezkoa, irribarre horri ihes egitea. Goxoa eta pikaroa, erdibana. Behin begiz jota, gehiago eskatzen duena.
McDonald's-eko auto-zerbitzuan lan egiten nuenean gertatzen zitzaidan: neskei euren janaria eman eta sarri bueltan etortzen ziren, zerbait ahaztu zitzaiela esanez. James Francoren ezpain desiratuak dastatu dituztenak, ordea, ez dira asko izan. Marla Sokoloff izan zen lehena. Eta Ahna O'Reillyrekin bost urte daramatza. Mutil zuzena dugu James, oinak lurrean dituena.
Hasieran izan zen errebelde. UCLAko unibertsitatean Ingeles Literatura ikasketek urtebete iraun zioten eta Pacific Blue bezalako telesailetan egindako papertxoekin, ezin bizitzeko beste irabazi. Hala, autoa bizileku zuela, lapurretaren bat edo beste tarteko, poliziarekin ere izan zituen bereak. Gazte menderakaitza. Eta eskerrak. Telebistan James Dean gorpuztu eta telefilmeko aktorerik onenaren Urrezko Globoa eskuratu baitzuen 2001ean. Erakusleihoa probestuz, Peter Parkerren lagunik onena bihurtu zen eta Spider-Manen hiru filmeekin beste hainbeste etxebizitza erosteko lain irabazi zuen kaliforniarrak.
Lan faltan ez da izan harrezkero. Film bat azpimarratzekotan, Gus Van Santen Milk (2008) aldarrikatzailea nabarmenduko genuke. Sean Pennen bikotearena egiteak bigarren mailako aktorerik onenaren Independent Spirit Award saria irabazteko balio izan zion. Ikusi ahal izan diogun berriena da, ordea, ziurrenik, bere lanik onena: 127 Hours, Aron Ralston eskalatzailearen biziraupen istorioa. Aktore onenaren Oscar sarira izendatua, behin Kodak antzokian egon behar eta Anne Hathawayren alboan Ameriketako Estatu Batuetako Zinema Akademiaren ospakizuna aurkeztekoa zen.
Time aldizkariaren arabera, 2010eko pertsonarik zoragarriena izan da Franco. Hala ere, proiektuak gainetik kendu ezinik ibili arren, egin gabe utzitakoak burutzeko denbora ere atera du. Hala, Yaleko unibertsitatean Zinema eta Arte Graduak atera zituen, eta aurki, Literatura Doktoretza amaituko du. Pintura eta literatura ditu ezkutuko pasio. Hain zuzen ere, hilabete honetan Howl izeneko biopicean ikusi ahal izango dugu, Beat mugimenduaren aitzindari izan zen Allen Ginsberg poetaren azalean.
Izena: James Edward Franco.
Jaioteguna: 1978-04-19.
Jaiolekua: Kalifornia (AEB).
Ezizena: Teddy.
Neska-laguna: Ahna O'Reilly aktorea.
Musikari gustokoena: Bela Bartok konpositorea.
Liburu estimatuena: As I Lye Dying (William Faulkner).
Film kuttuna: My Own Private Idaho (Gus Van Sant).
Maite du: Koadroak margotzea.
Gorroto du: Ezer egin gabe egote.

Nortasun Agiria