James Bond eta alkoholismoa

James Bond eta alkoholismoa 007 agenteak film eta liburuetan edaten duena egia balitz, ezinezkoa litzateke egiten duen guztia burutzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/james-bond-eta-alkoholismoa/@@download/image/maxresdefault.jpg
2019/12/11
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

007 agenteak film eta liburuetan edaten duena egia balitz, ezinezkoa litzateke egiten duen guztia burutzea.
James Bond eta alkoholismoa

Laster estreinatuko da James Bond-en film berria, eta dakizuenez, agente britainiar honek beti errepikatzen dituen bi esaldi famatuak bere izen abizenak (Bond, James Bond...) eta bere edari gogokoenaren errezeta dira (Shaken, not stirred). James Bond-ek asko edaten du bai liburuetan eta baita filmetan, eta gainera, azken pelikuletan bereziki handia izan da pertsonaiak irentsi duen alkohol kopurua.

Hala, ikerketa batek adierazi du errealitatean ezinezkoa litzatekeela agente honek edaten duen guztia edatea, ziur aski, lehen borrokaldian hilik suertatuko zelako. Ikerketaren arabera, alkohol kopuru horiekin ezinezkoa litzateke agente batek egin behar dituen mugimendu fisiko eta mentalak burutzea.

Ikerlariek Ian Fleming-en 14 eleberriak eta ondoren etorritako film guztiak ikertu dituzte, eta ondorioa argia da; 007 agentea erabat alkoholizaturik dago. Zehazki, pertsonaiak aste batean edaten duena gomendatutako kopuru maximoa laukoizten du. Errealitatean, agente honen alkohol kontsumo masiboak bere gorputzeko nerbio sistema erabat suntsituko luke, eta gutxi iraungo luke bere lanpostuan.


Agente britainiarraren alkohol kontsumo ikaragarria.