Jalgi! Ahots-musika jaialdi berria sortu dute Gasteizen

Jalgi! Ahots-musika jaialdi berria sortu dute Gasteizen Apirilaren 13tik ekainaren 6ra bitarte zortzi proposamen artistiko eskainiko dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jalgi-ahots-musika-jaialdi-berria-sortu-dute-gasteizen/@@download/image/158800637_119122843553695_4792555225021947734_o.png
2021/03/11
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Apirilaren 13tik ekainaren 6ra bitarte zortzi proposamen artistiko eskainiko dituzte.
Jalgi! Ahots-musika jaialdi berria sortu dute Gasteizen
Ahotsa protagonista bilakatuko duen musika jaialdi berria sortu dute Gasteizen, Jalgi! izenarekin bataiatua. Hala, apirilaren 13tik ekainaren 6ra bitarte eszenatoki bitxietan eta proposamen berritzaileekin ondutako zortzi proposamen artistiko ezagutzera emango dituzte; Ane Ruiz de Gordoa eta Maite Arciniega dira jaialdiko zuzendari artistikoak, eta crowdfunding kanpaina jarri dute martxan, jaialdiaren lehen edizioaren antolakuntzan laguntzeko aukera eskainiz. 
Zortzi kontzertu musika bilakatu den hitzaren aukera amaigabeak esploratzeko; zortzi ikuskizun garai eta estetika askotako ahots-musikaren bidez, interesatzen zaigunaz gain, kezkatzen, urduritzen eta liluratzen gaituenaz hitz egiten digutenak; zortzi proposamen artistiko genero hau tradizionalki aurkeztua izan den formatu, espazio eta protokoloak zalantzan jartzeko. Hauxe da jaialdi original honek proposatzen duena: "Ahots-musika gutxi esploratutako eremuetara zabaltzea dugu helburu, alegia diziplina hori gozatzeko aukerarik izan ez den txoko eta espazioetara. Adibidez, Schubertek eta garagardoak ederki konbinatzen dutelaz ohartuko gara". Horrekin batera, bereziki musika lirikoaren eta, oro har, musika klasikoaren munduari lotutako praktikak eta ohiturak kolokan jarriko ditu jaialdiak, eta genero horri lotutako elitismo eta esklusibotasun aurreiritziak eraitsiz: operara txandalez joan daitekeela aldarrikatuko dute.
 
Gonbidatutako artistak musikari, abeslari eta antzezle gazteak dira, diziplina eta estilo ugarietakoak, besteak beste, Miguel Gomez (poltsiko antzerkia), Amaia Rodriguez (poltsiko opera), Ainhoa Lopez de Munain (poltsiko opera), Iker Ortiz de Zarate (poltsiko opera), Mireia Tarrago (poltsiko opera), Magali Sare eta Sebastia Gris (begirada berriak), Eres-Alkimia (voces enarmonia), Jose Miguel Baena (voces enarmonia), Fernando Tamayo (voces enarmonia), Marc Serra (Jalgi! classic lounge), Amaia Zipitria (euskal abesti lirikoa), Miren Urbieta-Vega (euskal abesti lirikoa), El Nus La Flor (hitz egiten den musika), Inéditas (beste erdia estalgabetuz), Juan Laboreria (Lied dastaketa eta song jam) eta Leyre Saenz de Urturi (Lied dastaketa eta song jam).