Jal Mahal

Jal Mahal izena du Indiako Jaipur hiriburuan –hiri arrosa izenez ere ezaguna–, Sagar aintziraren erdian kokatuta dagoen jauregiak. Eraikina simetrikoa da eta, uraren gainean solairu bakarra ikusten den arren, ur-azpian beste lau solairu gehiago ditu, izkutatuta. Euria egiten zuenean aintziraren ur kopurua handitzen zenez, XVIII. mendean eraikina berritu eta, uholdeak ekiditeko, presa bat sortu zuten, bi mendixken artean. Gaur egun, bisitariak jauregiaren diseinuarekin bat egiten duten txalupen bitartez sartu daitezke bakarrik.