Jakituriaren gotorlekua Alpeetan

Suitzako Alpeetan Swiss Fort Knox izeneko gotorlekua eraikitzen ari dira, ikertzaile talde baten ekimenez. Diotenez, harri gaineko ieroglifikoak, edo papirotan idatzitakoa ez bezala, euskarri digitalean jasotako jakituria, oso ondo gorde ezean, gal daiteke denboraren poderioz; Stephen Hawkingen artxibo digitalak, esate baterako. Hori horrela, CDak, DVDak, USBak eta beste gordetzen hasi dira bertan. Eraso nuklear batek ere ez omen luke gotorlekua suntsituko. Pelikula baterako abiapuntu aproposa dirudi, ezta?