Jakintza Librearen IV. Jardunaldiak, ekainaren 14an Bilbon

Jakintza Librearen IV. Jardunaldiak, ekainaren 14an Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jakintza-librearen-iv-jardunaldiak-ekainaren-14an-bilbon/@@download/image/azkue_fundazioa_1369299045.jpg
2013/05/23
berria
Jakintza Librearen IV. Jardunaldiak, ekainaren 14an Bilbon

‘Ausar Zaitez! Salto egin eta Sarean jausi’lemapean, Internet, euskara eta berrikuntza uztartuko dituen egitaraua prestatudu Azkue Fundazioak.


Jakintza Librearen IV. Jardunaldiek hitzaldiak,lehiaketak eta mahai-inguruak ekarriko dituzte ekainaren 14an Azkue FundazioakBilbon duen Euskararen Etxera.

Didac Leek zabalduko du egitaraua ‘Zeu zarazeure ideien piloturik onena’ solasaldiarekin. 16:00etatik aurrera, oinarriteknologikoa duten ideia berritzaileen Inspirit fabrikaren berri emango digueta, gainera, FC Barcelonan Teknologia Berrien zuzendaria denez, erakutsiko duez dela beharrezkoa Silicon Valleyra, Londresera edo Berlinera joatea Internetenarrakasta duen enpresa bat eratzeko.

Bestalde, Euskara Sarean! egitasmo lehiaketaraaurkeztutako proposamen berrienak ezagutzeko aukera izango da eta, denenartean, irabazlea aukeratuko dute.

17:30etatik aurrera, euren enpresa proiektuakgaratzeko Sareak eskainitako aukerak baliatu dituzten lau ekintzaileren lekukoakekarriko ditu Jardunaldiak, ‘Oinak lurrean, jauzi egiteko ausardia izan zutenlau ekintzailerekin hizketan’ mahai-inguruaren bitartez. Unai Gonzalezek(Practice Your Music), Iruri Knörrek (Ideateca), Lander Balzak (MINIgotes.com)eta Haritz Rodrigezek (Blogs on Brands) hartuko dute hitza.

Amaitzeko, abenturaukitua Alex Txikon mendizalearen eskutik helduko da. Alpinistak zuzeneanazalduko du Lhotsera, hau da, bere hamargarren zortzimilakoraegin duen espedizioa. Hitzaldian, gainera, salto egiteko eta ekimenen batiheltzeko behar den motibazioa erakutsiko du.