'Jainkoez eta gizakiez' filma euskaraz Donostian eta Bilbon

'Jainkoez eta gizakiez' filma euskaraz Donostian eta Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jainkoez-eta-gizakiez-filma-euskaraz-donostian-eta-bilbon/@@download/image/2011114526Filmeuskaraz.jpg
2012/12/13
berria
Pelikula 90eko hamarkadan girotu du Xavier Beauvois zuzendariak eta Magrebeko monastegi batean bizi den zistertar moje talde baten istorioa kontatzen du. Ekintzaile islamiar batzuek langile atzerritar batzuk hil egingo dituzte eta ejerzitoa mojeen monastegia babesteko prest azalduko da. Mojeek, ordea, uko egingo diote babes horri.

Filma -Des hommes et des dieux da izenburua jatorrizko hizkuntzan- euskaraz ikus daiteke Donostiako Antiguo Berri eta Bilboko Golem Alhondiga zinema aretoetan.