Jada ikono diren Met Gala-ren historiako zortzi "look"

Jada ikono diren Met Gala-ren historiako zortzi "look" Berriki burutu da aurtengo Met Gala. Urtero legez, gonbidatuek euren arroparik onenak erakutsi dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jada-ikono-diren-met-gala-ren-historiako-zortzi-look/@@download/image/Captura de pantalla 2024-05-07 a las 12.19.23.png
2024/05/08
Berriki burutu da aurtengo Met Gala. Urtero legez, gonbidatuek euren arroparik onenak erakutsi dituzte.
Jada ikono diren Met Gala-ren historiako zortzi "look"

Modaren munduan, zirraraz itxaroten den eguna da Met Gala-ren hitzordua. Gala bera 1948. urtetik ospatzen da. Vogue aldizkariak ospatzen du eta helburua New Yorkeko Trajearen Museoarentzako dirua biltzea da.

Galak dirua ez dakit, baina gizartean esanguratsuak diren askotariko pertsona famatuak biltzen ditu. Alta, eurak baino, protagonista erabatekoak euren look-ak dira.

Urtez urte Met Galak ahaztu ezinezko alfonbra gorriko momentuak utzi dizkigu. Hona hemen gogoangarrienetako batzuk: 


8. Grimes | Met Gala 2021
Zerrenda Grimes-ekin hasiko dugu. 2021ean Iris Van Herpen-en soineko garden bat aukeratu zuen, zilardun detailez josia zegoena. Dune pelikulan inspiratu omen zen. Osagarri moduan, musuko metaliko bat aukeratu zuen, 2021eko ediziorako derrigorrezkoa baitzen. Animeko heroi bat dirudi, ezta?

7. Lady Gaga | Met Gala 2019
2019an, musikari eta aktoreak lau look jantzi zituen, guztiak Brandon Maxwell-enak. Horietako bat duzue honakoa. Gaga-k, show bat egin zuen museoaren eskaileretan, bakoitzean jantziaren bertsio berri bat erakutsiz.


6. Doja Cat | Met Gala 2023
Iazko gala Karl Lagerfeld omendu zen eta Doja Cat-ek, diseinatzailearen katuaren look-a imitatu nahi izan zuen. Horretarako katu-sudurra irudikatzeko aurpegiko protesi bat jartzeraino iritsi zen!

5. Lil Nas X | Met Gala 2023
2023ko beste look harrigarri bat da honakoa. Lis Nas X musikariarena. Metalezko tanga batekin agertu zen alfonbra gorrian, gorputzeko pinturaz tapatua eta hamaika perla eta Swarovski-ren bitxirekin gainean. Ikusgarria.


4. Billy Porter | Met Gala 2019
Brodway-ko izarra, ez zen bere hanken gainean iritsi, baizik eta sei gizonek altxatako, ohatze batean.


3. Lana Del Rey | Met Gala 2018
Pintura errenazentista batetik atera dela zirudien Lan del Rey-k. Gucci-ren soinekoarekin aurkeztu zen eta iruditeria katolikoaren erreferentzi asko zituen gainean.


2. Zendaya | Met Gala 2018
Urte berean, Zendaya-k armadura bat jantzi zuen, Versace-k egindakoa. Hori bai, takoi garaiekin eta Tiffany & Co.-ren bitxiekin apaindua.


1. Rihanna | Met Gala 2015
Rihanna izan zen urte honetako garailea. Museora Guo Pei diseinatzailearen soineko batekin azaldu zen. Gogoangarria soinekoaren isatsa, gaur egun museoan bertan ikusgai dagoena.