Jada ezagutzera eman dira 2024ko maskaraden datak

Jada ezagutzera eman dira 2024ko maskaraden datak Oraindik neguan sartu ez bagara ere, udaberriari ongi etorria ematen dion maskaraden datak jada zehaztuak daude. Pagola herriak lehen aldiz izango du ikuskizuna antolatzeko ardura. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jada-ezagutzera-eman-dira-2024ko-maskaraden-datak/@@download/image/maskarada-2_1200x675.jpg
2023/11/27
Oraindik neguan sartu ez bagara ere, udaberriari ongi etorria ematen dion maskaraden datak jada zehaztuak daude. Pagola herriak lehen aldiz izango du ikuskizuna antolatzeko ardura.
Jada ezagutzera eman dira 2024ko maskaraden datak

Pagolako gazteek 15 emanaldi emango ditzute 2024ko lehen lau hilabeteetan urtarrilaren 21etik aurrera, astebururo Zuberoako herrietan eta Behe Nafarroako batean (Donaixti) maskaradak ospatuz. 

“Dantzan” elkarteak hurrengo urteko maskaraden egutegiaren berri eman du. Lehen aldiz Pagolako herritarrek antolatuko dituzte maskaradak urtarrilaren 21etik apirilaren 27ra, astebururo. Guztira 15 emanaldi izango dira eta Pagolaz gain, beste 12 herri bisitatuko dituzte. 

Historikoki Pagola ez da maskarada eta pastoral tradizio handia izan duen herria. Baina gaur egun, hogeita hamar gaztetik gora elkartu dira eta estreinakoz eta maskaradak prestatzen hasi dira. 

Ohitura den moduan, lehen eta azken emanaldiak antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan urtarrilaren 21ean eta apirilaren 27an. Otsailean, berriz, 4an Irurinen, 11an Maule-Lextarren, 17an Gamere-Zihigan eta 24an Muskildin arituko dira. 

Martxoa izango da hilabete oparoena bost hitzordurekin: 2an, Donaixtin, 10ean Ligi-Athereinen, 17an Idauzen, 23an Alozen eta 31n Barkoxen. Apirilean izango dira azkenetako agerraldiak: 7an Larrainen, 14an Urdiñarben eta Lakarri-Altzainean 21ean.