Jaco Pastorius

Bitxiak bezain harrigarriak dira gizon honen diskografia eta biografia. Bere abestiek funk eta jazz progresiboa dute oinarri, ehundura ezberdinekin jolastuz, intentsitatea aldatuz abesti bakoitzaren baitan. Hainbat taldetan ibili ondoren, lehenengo bakarkako lana izan zen 1976ko hau. Digitazio teknika berriak probatuz, baxua lehen planora ekarri eta bakarlari bihurtu zuen. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan zehar, Pastoriusen eragina behin betiko geratu zen finkatuta. Jazza gustuko baduzue eta erritmo eroen maitale bazarete, entzun ezazue Kuru, speak like a child.