Jackie Kennedyren dolua

Rachel Weisz aktore ingelesa Jackie Kennedyren azalean sartuko da bere bikote Darren Aronofskyk zuzenduko duen filmean. J. F. Kennedy presidentea erail ostean, alargunak hiletara bitarteko lau egunak nola pasatu zituen kontatuko du filmak. Weiszek badu, ordea, aurretik egin beharreko lanik. Krisiak zapuzten ez badu behintzat, Laster batean hasiko du, bikotekide ohi Sam Mendesen esanetara, James Bond agentearen hurrengo filmaren errodajea. Lehenengo aldiz Bondek emakume bat izango du aurkari nagusi eta Weiszek gorpuztuko du.