Jack Kerouac: Mende erdia, errepidean

Liburu batek 50 urte sasoian egitea, 50 urtean irakurzaleen arreta bereganatzea, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Horixe lortu du Jack Kerouac idazle estatubatuarraren On the road eleberriak: 1957ko irailean kaleratu zuen Kerouacek nobela, eta oraindik ere, 100.000 ale saltzen dira urtero. Arrakasta eta gaurkotasun horren seinale, Walter Salles zinemagileak On the road pantaila handira eramateko asmoa agertu du.
Jack Kerouac (1922-1969) Beat Belaunaldiaren sortzailetzat jo izan dute. Belaunaldi horretako idazleek Allen Ginsberg, William Burroughs, Neal Cassady - bohemiarako joera berreskuratu eta American Way of Live gogor kritikatu zuten. Askatasunari kantu egin zioten, eta haietako batzuk homosexualitatea konplexurik gabe bizitzen ahalegindu ziren. Drogek garrantzi handia izan zuten haientzat; ezagutzeko tresna bezala, besteak beste. Idazkerari dagokionez, soiltasuna bilatu eta bat-batekotasunaren bidea urratu zuten.
On the road eleberrian, Neal Cassady lagunarekin zazpi urte lehenago AEBetan barrena egindako bidaia kontatzen du Kerouacek. Arestian aipatutako gaiak drogak, sexua, American Way of Life-tik kanpoko jendea - maiz agertzen dira. Plazaratu eta berehala, nobelak sona handia lortu zuen; garaiko gazteen artean, batik bat. Baina, On the road-az gain, ia beste bi dozena nobela eta poema liburu ere utzi zizkigun Kerouacek haietako batzuk hil ondoren argitaratutakoak-. Eragin handia izan du Kerouacek beste idazle askorengan, eta baita musika munduan ere.
Gazte hil zen Kerouac, 47 urte zituela; ospearen zamari aurre egin ahal izateko, edariari ematen zion, eta zirrosiak kanposantura eraman zuen. Ez dago dudarik, ordea, errepidean jarraitu duela geroztik ere.