Izurde zuriak

Izurde zuriak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izurde-zuriak/@@download/image/20121030252Beni.jpg
2012/12/13
berria
Izurde zuriak
Beniko departamentuan, baita Santa Cruz eta Pandokoetan ere, bizi dira Boliviako kolore zuridun Bufeo izurdeak. Ibaiko ur geza bizitoki duten izurde bakarrak dira, eta Evo Morales presidenteak haiek babesteko lege bat onartzeko asmoa iragarri du. Kutsadurak, urrea ateratzeko legez kanpoko operazioetan erabilitako merkurioak eta Amazonas basoko zuhaitzen mozketak espeziea mehatxupean jarri dute. Boliviako kondaira baten arabera, gainera, ilargi beteko gauetan, zuriz jantzitako gizon bat, lastozko txanoa buruan duela arnasteko zuloa ezkutatuz, ibaitik irteten da inguruko emakumezkoak maitemintzera. Ez dakigu Flipperren senideak helburua lortu ote duen