“Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak”

“Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izkiriaturik-aurkitu-ditudan-gurak/@@download/image/57p17-1.jpg
2005/11/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Lisabo
57.zenbakia
“Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak”
Iruindarrek bigarren disko luzea argitaratu berri dute Metak zigiluaren Pil Pil Sessions sailaren barruan. Lan berezia eta sendoa grabatu dute oraingoan, apartekoa, hainbat kolaboratzailerekin landu dituztelako kantu guztiak, Akauzazte euskaldunak, Manta Ray asturiarrak, eta Selam frantsesak, tartean. Bestetik, disko trinkoa da, taldekoak ez diren hainbat lagunek muturra sartu arren, boskoteak berea egin duelako grabazioan. Desioaren inguruan idatziriko disko ilun honek, Lisabö-ren esentzia gordetzen du gordin-gordin. Hau da, intentsitatea eta irudimena maisuki uztartzen duen kantu sorta. Taldearen une arriskutsuenak ezkutatzen dira disko honetan: Anarirekin batera sinatu duten “Iparrorratza” kantua entzun ezazue, esaterako.