Izeberg: "Musika bizitzeko modu bat da guretzat"

Mendeku Itxua, Odolaren Mintzoa eta Hotzikara taldeetako lagunek osatu zuten 2013an Izeberg taldea. Berriki ‘Azalera’ diskoko ‘Ezin ezer egin’ abestiaren bideoklipa grabatu dutenean elkarrizketatu ditugu.
Rocka egiten duzuen arren estilo desberdinetatik edan duzue, zein esango zenukete direla zuen erreferentziazko taldeak Euskal Herrian?
Egia esan Euskal Herritik kanpoko eraginak bilatzen saiatu gara, baina alferrik izango litzateke Kuraia, Willis Drummond eta Berri txarrak bezalako taldeek nahi gabe ere eragiten digutela ukatzea. Dena den, musika estilo ugari entzuten ditugu eta ez gara rock mugimendura bakarrik mugatzen. Euskal musika geroz eta anitzagoa da eta klasikoetatik gaur egunera arte zer entzun asko dago.
Bideoklipa estreinatu berri duzue orain.
‘Azalera’ diskoa kaleratu genuenetik presente izan dugu egitea. Diskoa aurkeztu eta bi hilabetetara irudiak grabatu genituen. Egia esan, bideoklipak ez du aparteko gidoirik edo eszenarik, baina mimo handiz egina dago. Bai Peru Galbetek kamera atzetik eta baita Iker Urteagak muntaia egiterakoan ere zertan dabiltzan badakitela argi utzi dute eta bihotzez eskertzen diegu.
Zein harrera izan du?
Egia esan oso ona! Bi egunetan 600 bisitatik gora izan ditu eta medio askotan zehar zabaldu da!
Zerk bereizgarritzen du zuen musika gainontzeko taldeetatik?
Gaur egun oso zaila da proposamen berriak egitea. Baina gu ez gaude horrekin obsesionatuta. Gure ardura nagusia musikalki heltzen joatea da. Ez diogu estiloari begiratzen, barruan sentitzen dugunari baizik. Hainbat urte daramazkigu honetan eta ez gara edozerrekin konformatzen. Gure abesti bakoitzak berezi egiten duen zerbait du, eta kontzertuetan hori islatzen saiatzen gara. Musika guretzat bizitzeko modu bat da, egunerokoan laguntzen digun bidelaguna.
Gaztea Maketa Lehiaketan 25 talde aukeratuen artean sailkatu zineten. Zer nolako esperientzia izan zen?
Ba egia esan, ez zen beste munduko ezer izan, hala ere beti egiten du ilusioa, noski. Beste taldeekin ere 25 hautatuen artean sailkatuak ginen eta baita finalera iritsi ere. Orduan ez zuen aldaketa handirik ekarri, nahiz eta taldearen izena zertxobait lagundu zuen.
Antzeko lehiaketa gehiagotan ere aurkeztu izan zarete?
Bai, orain Banden Lehia txapelketan izena eman dugu eta duela gutxi baita EH Sonan ere. Oraingoz ez dugu askorik lortu, baina egia esan, ez dugu indar gehiegirik galtzen txapelketa horietan.
Lehenago aipatzen zenuten moduan, taldea osatzen duzuenek Hotzikara, Mendeku Itxua eta Odolaren Mintzoa taldeetan ari zarete. Zertan dira talde horiek orain?
Mendeku Itxuak geldialdi bat egitea erabaki zuen 11 urteren ondoren.
Odolaren Mintzoa kanten sorkuntzan dabil eta kontzertuak emanez noizean behin. Hotzikara, azkenik, gogor dabil entseatzen. Azaroak 10ean bigarren diskoa grabatzen haiko da Karlos Osinagarekin eta espero dugu 2015 hasieran diskoa prest edukitzea!
Zenbateraino da posible gaur egun, momentu berean hainbat talde aurrera eramatea?
Posible da. Estilo bakoitzean gauza desberdinak bururatzen zaizkigu eta talde bakoitzerako ideia desberdinak dauzkagu. Hala ere, taldea aurrera eramateko ardurak txandatzen joan beharra dago, pertsona batek ezin baitu guztia egin.
Zein dira egunerokotasunean aurkitzen dituzuen zailtasunak?
Egia esan gogorra da. Ordu asko eskatzen du talde batean egoteak. Entsegu orduez gain, beste edozertarako denborarik gabe uzten gaitu, baina, gure aukeraketa da eta oso gustura ibiltzen gara horrela, nahiz eta bikote edo lagunen errietak ere jasotzen ditugun ikusten ez gaituztelako!
Datozen egunetan zuzeneko kontzerturik joko duzue?
Hilabete korapilotsua izango da azaroa. Hotzikara taldearen grabaketarekin eta lan bidaiak direla eta ez dugu kontzerturik izango. Agian, Banden Lehia txapelketako finala, baina hori ez dugu kontutan hartuko epaimahaiaren mezurik jaso arte!
Abenduan, hala ere, Durangoko Azokan joko duzue. Zenbaterainoko garrantzia du kontzertu honek?
Diskoa atera genuenetik begiz jota eduki dugu Durangoko azoka. Euskal Herri mailan dagoen ekitaldi garrantzitsuena da. Bertan, herritar aniztasun handia topa dezakegu eta beraz, oso interesgarria izan daiteke gure lana zabaltzen laguntzeko. Ez dugu inongo miraririk espero, baina ilusio berezia egiten digu han txoko bat eduki eta gainera gure diskoa jendaurrean aurkeztu ahal izateak. GOR zigiluaren standean egongo da gure diskoa, beraz nahi duenak han ere eskura dezake!
Berriro ere estudioetan sartzeko asmorik duzue aurrerantzean?
Bai, oraindik datarik ez dugun arren. Dagoeneko hasi gara bigarren diskorako hainbat kanta prestatzen eta pizten ari zaigu berriz.
Zein dira etorkizunari begira zuen erronka nagusiak?
Erronka egunero entseatzen jarraitzea da. Gure lana lokalean dago, kanten sorkuntzan. Hala ere, konturatu gara lanari jarraipen bat eman behar zaiola hedapenaren aldetik, bestela lagun eta ezagunengana bakarrik iritsiko garelako. Hortaz, aurrerantzean, jendearen bihotzetan gure izebergaren izotz puskatxo sartu nahi dugu.