Izaskun Bernedo: "Galapago uharteetan urpeko bideo bat egin nahiko nuke"

Izaskun Bernedo: "Galapago uharteetan urpeko bideo bat egin nahiko nuke" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izaskun-bernedo-galapago-uharteetan-urpeko-bideo-bat-egin-nahiko-nuke/@@download/image/fotomaton_1399276311.jpg
2014/05/05
elkarrizketa
Izaskun Bernedo: "Galapago uharteetan urpeko bideo bat egin nahiko nuke"
Hiru urtez saritu dute Izaskun Bernedo (1981) donostiarra Bertsomovieda bideo lehiaketan. Lehen bietan sari nagusia irabazi bazuen, aurten ikusleen saria eta bertsorik hoberenarena eraman ditu.


Hirutik hiru. Zein da gakoa?
Besteen ekoizpenetatik desberdintzea, seguruenik.

Egindako lanen artean zein da sekula ahaztuko ez duzuna?

Nire lehen grabaketa, Txantxilloren bizitzaren inguruan egin nuen dokumentala.

Eta aldiz, sekula errepikatuko ez zenukeena?
Gehiago edo gutxiago gustatu arren, edozein errepikatuko nuke.

Inoiz zure bizitzaren inguruko film bat egingo balute, nork zuzenduko luke?

Coen anaiek.

Zein aktorek gorpuztuko zintuzke?
Charlize Theronek, kar, kar, kar. Gustukoenak zendu dira, zoritxarrez.

Eta zein litzateke soinu-banda?
Pearl Jamen musika.

Baduzu oraindik egin ez duzun baina gustura egingo zenukeen lanik?
Noski, Galapago uharteetan urpeko bideo bat egin nahiko nuke.

Zeintzuk lirateke protagonistak?
Arrainak eta ni!

Eta zein soinu-banda?
Ennio Morricone ondo legoke gisa honetako grabaketa batean.

Bitxikeria gisa, zein da zure janaririk gustukoena?
Arrautzak patata frijituekin, adibidez, baina, plater asko maite ditut.

Eta aldiz, zein ezin duzu irentsi?
Tripakiak.

Amaitzeko, nor miresten duzu?
Nire ama.

Eta aldiz, nor bidaliko zenuke infernura?
Erantzun laburregia bururatzen zaizkidan izen guztiak sartzeko...