Izar afganiarra

Izar afganiarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izar-afganiarra/@@download/image/bill_murray_1380800677.jpg
2013/10/07
albiste-laburra
Barry Levinson (Rain Man, 1988) zuzendari estatubatuarra Afganistanera doa hurrengo filma errodatzera, eta berarekin eramango du Bill Murray. Rock the Kasbah izango du izenburu filmak eta musikari baten agente-komertzial lanetan joango da herrialde horretara Murray. Egun batetik bestera, bakarrik geratuko da, eta orduan ezagutuko du ahots eztidun neska bat. Biak batera The Afghan Star telebista saiora aurkeztuko dira, moda-modan dauden talentu saio horien bertsio afganiarrera.