IX. P!kurock Gazte Jaialdia egingo dute larunbatean Irurtzunen

Aurtengoan, Doctor Deseo, Koma, Su Ta Gar, Zesatek, La Betty Travan eta Tximeleta taldeek emango dute kontzertua, eta ondoren, Dj Bull arduratuko da gaualdia luzatzeaz.
Bederatzigarren P!kurock Gazte Jaialdi honek Abiadura Handiko Trenaren aurkako oihua izango du ardatz.
Irurtzunen dena prest dute milaka gazte hartzeko eta sarrerak ere salgai dira dagoeneko: 15 euro aldez aurretik erosiz gero eta 18 euro egunean bertan. Jaialdiaren webgunean zehaztua dute zein tokitan eskura daitezkeen. Bestalde, autobus zerbitzu berezia ere izango da Iruñetik, Leitzatik eta Sakanatik hurbiltzen direnentzat.
Kartel erakargarria osatu dute: Doctor Deseo, Koma, Su Ta Gar, Ze Esatek, Tximeleta eta La Betty Travan. Gero, gehiago nahi duenak, Dj Bullek jarritako musikarekin dantzan jarraitzeko aukera izango du.