Itzulerarik gabeko bidaia Martera
202.586 lagunek eman dute izena Bas Lansdorp holandarrak gidatutako Mars One proiektuan parte hartzeko. Egitasmoaren helburua Marten lehen giza kolonia sortzea da, eta izen bereko webgunea zabaldu dute planeta gorrira itzulerarik gabeko bidaia egiteko prest dauden boluntarioak bilatzeko. Inskribatutakoen artean estatubatuarrak dira nagusi, indiarrek eta txinatarrek jarraitzen diete, eta Espainia eta Frantziatik ere jaso dituzte eskaerak: 3.722 lehenetik eta 2.538 bigarrenetik. 2015ean aditzera emango dituzte bidaia egingo duten 4 hautagaien izenak.