Itziar Alonso: "Eguzkia hartzea denbora pasa txotxoloa da"

Oarsoaldeko bailarakoa sentitzen da. Mendiko igoeretako auto-gidaria. 31 urte. Autoekiko zaletasuna txiki-txikitatik datorkio: "Ni garajean hazi nintzen, torloju eta koipe artean". Giza Zientziak eta Enpresa ikasketak egin ditu. "Haurtzaroan, aitaren magalean autoa gidatzea gustatzen zitzaidan", dio. Tunninga ez du batere gogoko.
-Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Haragi gisatua, albondigak
-Komunean. Zer irakurtzen duzu? Psikologia liburuak.
-Ohean. Ametsgaiztoa. Katuzalea naizenez, nire katuei zerbait gertatzea.
-Telebista aurrean. Zer ikusten duzu? Animaliei buruzko dokumentalak.
-Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi? Zerbait txarra egin nahi duen edonorekin.
-Dutxan. Zer kantatzen duzu? Opera kanten pasarteak: Rigolettoˇ Baita Oskarbi taldearen abestiak ere.
-Larrugorritan. Non? Hondartzan.
-Lanean. Zer gorroto duzu? Kontrola, sormena ezabatzen baitu.
-Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Jendetza dagoen lekuetara.
-Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki? Alkohola azken aldiz probatu nuenean!
-Mendian. Ez da arriskutsua? Natura lagun izanda, ez horrenbeste.
-Hondartzan. Zergatik da aspergarria? Orduak eguzkitan pasatzea denborapasa txotxoloa da.
-Kiroldegian. Zein kirol? Igeriketa.
-Kontzertuan. Zein talde? Edozein abesbatza.
-Liburutegian. Zein liburu? Automobilismoari buruzkoak.
-Gaztetxean. Noiz azken aldiz? Ez naiz gogoratu ere egiten.
-Elizan. Noiz azken aldiz? Uf! Hileta elizkizun batean.
-Kanposantuan. Zer idatzi beharko lukete zure hilarrian? Pertsonak, katuak, abesbatzak eta rallyak atsegin zituen.
-Zeruan. Non? Bakoitzaren baitan. Norberaren zorionean.
-Infernuan. Non? Pertsonek sortzen ditugun paranoietan.