Itzali ezinik

Itzali ezinik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itzali-ezinik/@@download/image/zur_lur_orgasmo_1357826781.jpg
2013/01/04
berria
Itzali ezinik
Eszitazio genital persistentea izeneko transtornoa pairatzen zuen emakume batek bere buruaz beste egin du AEBetan. Gretchen Molannek 39 urte zituen eta 23 zituenetik sufritzen zuen gaitz hau, 50 orgasmo jarraian eragin zezkizkiokeena. Eritasunak ez du tratamendurik, eta ordu luzez masturbatzea da lasaigarri bakarra. Molannen sinesmenek, ordea, ez zioten horrelakorik baimentzen eta, gainera, transtornoak, agerikoa denez, egunerokoa normaltasunez bizitzea oztopatzen zion. Adituen hitzetan, mundu zabalean milaka andrek sufritzen dute gaitz hau.