“Itzalaren ñabarduretan”

“Itzalaren ñabarduretan” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itzalaren-nabarduretan/@@download/image/26p46-1.jpg
2003/01/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Pello Otxoteko
26.zenbakia
HIRIA
77 orrialde



"Mapetako kuadrikuletan/ez ditut kausitzen/arbolen adarrak gurutzatzean/sortzen diren sare magikoen irteerak". Irteera horien bilatzailea da poeta, hutsuneak arakatzen dituen ikertzaile bakartia, denaren eta ez denaren arteko orekaria. Materia lantzen duen eskultorearen moduan, premisa bat du oinarri: "Onartu hutsean. Ezerezean hustu!". Izan ere, "zer demontre pentsatzen zuen Zaharrak/hau dena gertatu zenean?". Itaunak jaurtitzen ditu hutsera, baita sareak ere: "Itsasargiak jira ta biran/fado musikaz arras blaiturik/naufrago bila, ea non diran". Otxotekoren poesiak gizakiaren absurdoari, Sisiforen zigorrari, aurre egiteko modu bat planteatzen du: "Bidegurutzean egonik/ez dugu aukeratzeko gaitasunik/gu geu bidegurutzea baikara". Zalantzaren bitartez helduko gara hutsunera. Hutsunea, ordea, "mugetatik libre", askatasun garbia bezala uler daiteke.